Atleta Beteranoen Europako Batzordeko kideak hirian izan dira
2013ko martxoan Donostian jokatuko duten Europako Txapelketako guneak ezagutu dituzte
Beteranoen Europako Atletismo Txapelketa Donostian jokatuko dute 2013ko martxoan. Hori dela eta, dagoeneko abian dira antolakuntza lanak, eta joan den asteburuan bisita izan da hirian. Zehazki, Atleta Beteranoen Europako Batzordeko arduradunak egon dira Donostian; Nicola Maggio eta Vesna Repic-Cujic. Hiria eta txapelketarako erabiliko dituzten kirolguneak ezagutzera etorri ziren, eta horretarako, bertako hainbat arduradunen laguntza izan zuten. Carlos Bengoetxea, Gipuzkoako Atletismo Federazioko presidentea egon zen bisitan; baita Fortuna Kirol Elkarteko, Donostiako Hipodromoko eta Anoeta Kirolguneko hainbat kide ere.
Ganten jokatu zuten 2011ko txapelketa, Belgikan. Hala ere, ez da Donostian halako txapelketa bat jokatuko den lehen aldia, 2003an egoitza eta 2005an aire zabaleko txapelketaren lekuko izan baitzen. Antolatzaileen ustez, 3.000 atleta inguru bilduko dira Donostiako 2013ko txapelketan.