Nafarroako konkistaz ariko dira, gaur, Asteazken Kulturaletan
Patxi Abasolok eta Idoia Arrietak 1200-1512 Deuseztatu ezin izan duten oroimena hitzaldia emango dute San Telmo Museoan, 19:30ean.
500 urte betetzen dira aurten Gaztelak Nafarroak konkistatu zuela. Bagerak antolatutako Asteazken Kulturaletan, gertakari historiko horri buruz mintzatuko dira 1512-2012 Nafarroa Bizirik elkarteko Patxi Abasolo eta Sustraiak taldeko Idoia Arrieta historialari donostiarra. 1200-1512 Deuseztatu ezin izan duten oroimena izenburupean, Ebro bailararen eta Kantauri itsasoaren artean osatu zen Iruñeko erresumaren lau mendeko historia aztertuko dute. Honek, Gaztelak 1200. urtean, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Errioxa konkistatu eta 1512an Nafarroa Garaia hartu zuen arte iraun zuen. Frantziak 1620an bereganatu zuen azken nafar lurralde burujabea zen Behe Nafarroa.
Iragana eta oraina aztertuko dituzte Abasolok eta Arrietak San Telmo Museoan, 19:30ean. Hizlarien ustez, “500 urte geroago, Nafarroak/Euskal Herriak bere nortasunari eusten dio eta berriro ere burujabe izateko aukera dauka pare-pare”.