Kote Olaizola. (Argazkia: Bera Bera)
Bihar izango da hileta elizkizuna, San Bizente elizan, 19:30ean
Jose Ignacio Olaizola donostiarra, Kote Olaizola bezala ezaguna zena, larunbatean hil zen, bihotzekoak jota. Kirol arloan pertsona ezaguna zen, Bera Bera klubeko sortzaileetako bat izan zen, eta Donostia Kirolako langilea zen gaur egun. Atletismoarekin, saskibaloiarekin eta errugbiarekin lotura handia izan zuen. Orain, Espainiako Errugbi Federazioko presidente izateko hautagaitza aurkeztua zuen. Kanpainaren barnean, joan den asteburuan kanpoan zebilen, eta zehazki, Andaluzian zegoela zendu zen, larunbatean, bihotzekoak jota, 60 urte zituela. Bere semea, Julen, Lagun Aro GBCko jokalaria da. Olaizolaren aldeko hileta elizkizuna bihar izango da, asteartea, 19:30ean, Parte Zaharreko San Bizente elizan.