Ikastola eguna ospatuko du Axular Lizeoak ikasturtea agurtzeko

Goizetik arratsaldera kirola, dantza eta tailerrak izango dira ospakizunaren oinarria

Ikasturtea bukatzen ari den honetan, ohikoa da agurtzeko jaiak egitea. Axular Lizeoak bihar bertan ospatuko du Ikastola Eguna, eta goizetik arratsaldera hainbat jarduera antolatu dituzte.

Goizean kirola izango da nagusi, eta 10:30ean hasita, pala, xake, judo, mahai tenis eta gimnasia erritmikoa erakustaldi eta lehiak egingo dituzte. Dantzak ere bere tartea izango du, euskal dantza zein jazza. Izerditu ostean, bazkaria egingo dute, eta arratsaldean jaiak jarraituko du, tailerrekin, urezko puxiken gerrarekin edo buruhandiekin.

Haurraldek bidezko merkataritzaren azoka txikia jarriko du, eta Kilometroetako arropa ere salgai jarrriko dute.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend