Imanol Agirretxe: "Hankak lurrean izan behar ditugu"
Imanol Agirretxek Realaren webgunean hitz egin du. Denboraldi hau oso garrantzitsua izan dela adierazi du. Taldeak hankak lurrean izan behar dituela esan du:”Saiatuko gara lehen egunetik denboraldi biribila egiten eta zergatik ez, goiko postuetan egoten; baina beti hankak lurrean edukita eta jakinda ez dela lan erraza izango eta gogor egin beharko dugula”.