Realeko zazpi jokalari izango dira Eslovakiaren aurkako partidan
Realeko zazpi jokalarik hartuko dute parte datorren ekainaren 23an Anoeta Estadioan jokatuko den Euskal Herria eta Eslovakiaren arteko nazioarteko neurketan. Garbiñe Etxeberria eta Iñigo Juaristi hautatzaileek gaur eman duten deialdian zazpi jokalari txuri urdin agertzen dira: Esti Aizpurua, Ane Bergara, Aintzane Encinas, Ainara Herrero, Maite Lizaso, Larraitz Lucas eta Maialen Zelaia izango dira Realaren ordezkari 16:30etan hasiko den lehia honetan. Athletic-eko 9 jokalari, Lagunak-eko eta Bartzelonako bina jokalari, eta Atletico Madril eta Espanyoleko jokalari bana daude ere deialdian. Guztira 24 emakumek osatuko dute euskal selekzioa hurrengo ekainaren 23an.