Mario Artola antiguatarra libre geratuko da Auzitegi Nazionalak Parot doktrina ez ezarri eta gero
Espainiako Auzitegi Nazionalak ez dio 197/2006 edo Parot doktrina ezarri Mario Artola preso antiguatarrari, eta aske uztea erabaki du. 42 urteko kartzela zigorra jarri zioten Artolari, 1991n, Donostian zerbitzari bat hil zuela egotzita.
Auzitegiak dio, aurreko zigor kodearen arabera espetxe onurak edo erredentzioak kontuan hartuta, Artolari 1997an finkatu ziola zigorraren bukaera.
Artola Darocako kartzelan dago (Zaragoza), Antiguatik 340 kilometrora, eta datozen orduetan geratuko da libre.