Mario Artola antiguatarra libre geratuko da
Espainiako Auzitegi Nazionalak ez dio 197/2006 edo Parot doktrina ezarri Mario Artola preso antiguatarrari, eta aske uztea erabaki du. 42 urteko kartzela zigorra jarri zioten Artolari, 1991n, Donostian zerbitzari bat hil zuela egotzita. Auzitegiak dio, aurreko zigor kodearen arabera, 1997an finkatu zela Artolaren zigorraren bukaera.