Ana Diez zinemagileari eskainitako zikloa hasiko da bihar
25 urte baino gehiago darama Tuterako zinemagileak fikziozko lanak eta dokumentalak egiten. Bere lanak ezagutu eta berrikusi ahal izango dira ziklo honetan. Lehen emanaldia bihar izango da, 20:00etan. Zikloa hilaren 27an amaituko da. Emenaldi guztiak Antzoki Zaharrean izango dira. Bihar Ander eta Yul (1989) eta Elvira Luz Cruz, pena maxima (1985) emango dituzte. Hilaren 18an, astelehena, Todo esta oscuro (1997) proiektatuko dute. Marta izeneko broker donostiar bat da protagonista. Kolonbiara oan beharko du bere anaiaren gorpuaren bila. Kazetaria da eta hil egin dute.
Hilaren 20an La mafia en La Habana (2000) eta Galindez (2002) filmeen txanda izango da. Lehena, Batistaren garaiko Kubako mafiaren inguruko lana da. Bigarrena, berriz, EAJko Galindez pertsonaiaren erretratua da. Bere azken filma Paisito (2008), hilaren 27an emango dute.