Ciclo Indoor elkartasun saioa egingo dute
Ciclo Indoor-eko elkartasun maratoia egingo dute datorren larunbatean, Anoetako Gaska kiroldegian. Kirol Udal patronatuak eta Sek Elkarteak antolatu dute ekimena, Mendebaldeko Sahararen alde. Ekimena 10:00etatik 21:30era izango da, eta 10, 15 edo 20 euro ordaindu beharko dira. 300 partaiderentzako tokia egongo da, eta guztientzako jatekoa, ura, eta eguneko esnea egongo dira, baita opari zozketa ere. Kirolprobak.com webgunean eman daiteke izena.