'Zure bizilaguna ezagutu', Loiolako Erriberako auzo elkartearen ekimen berria
Alex Ayestaran auzoko abeslariak Eduardo Txillidaren omenezko kontzertua egingo du larunbatean
Loiolako Erriberako auzo elkarteak ekimen berria jarri du abian: Zure bizilaguna ezagutu. Iaz auzoa ezagutzeko bisita gidatuak egin zituzten. Aurten, bizilagunek elkar ezagutzeko kanpaina egiten ari dira. Larunbatean egingo dute lehen jarduera. Auzoko Alex Ayestaran abeslaria izango da protagonista. Oroimenaren Lorategian Eduardo Txillidaren omenezko kontzertua egingo du 19:00etan.