(Argazkia: Fortuna Kirol Elkartea)
Fortuna Kirol Elkarteak antolatuta, Beteranoen II. Kontxako Estropada jokatuko dute, larunbatean, 11:30ean. Estropada Arraunlari Beteranoen Elkarteak antolatzen duen Ligaren barnean egongo da; eta bertan, parte hartuko dute Gipuzkoa, Bizkaia, Ipar Euskal Herria eta Kantabriako arraun elkarteek. Fortunarena izango da Gipuzkoan jokatuko duten estropada bakarra.
Zehazki, erlojupeko proba izango da, eta partaideek 3.500 metroko ibilbidea egin beharko dute. Bi txandatan banatuko dituzte ontziak eta hiru ziaboga egin beharko dituzte. Behin lehia bukatuta, arrapalan bertan jasoko du bandera irabazleak. Sari-baneketa berriz, Hernaniko Iparragirre sagardotegian egingo dute.