Pirritx, Porrotx eta antiguatarrak jaietan dira
Bost minutuko atzerapenak haur gehienak urduritu ditu; hala ere, horrek berak aukera eman die hainbat helduri elastikoak eta CDak erosteko aukera.
Pailazoak atzeko partetik azaldu direnean irribarreak haurren aurpegietara itzuli dira. Txaloek eta algarek ongietorria eman diete umeen pailazo kuttunei, eta Zazpikoloroa ikuskizunak pozez bete du Antiguako pilotalekua.