Proiektore bat eta telefono zentral baten modulu bat ikusgai jarri ditu San Telmo Museoak
Eureka! Zientzia Museoak utzitako piezak dira San Telmo Museoaren erakusketa iraunkorraren bi osagai berri aurkeztu berri dituzte; hain zuzen ere, Eureka! Zientzia Museoak utzitako telefono zentrala eta zinema proiektorea dira industrializazioari emandako bildumaren zatia handitu duten pieza berriak.
Zinema proiektoreari buruzko informazio handiegirik eman ez duten arren, telefono zentrala San Martzial kalean lanean izan zutena dela adierazi dute. Hain zuzen ere, hiriko udalak telefonia zerbitzua kudeatzen zuen garaiko tresna da eta hiztunak automatikoki konektatzeko gaitasuna zuen lehengo modeloetakoa da. Duela 25 bat urte San Martzial kaleko zentrala desantolatu bazuten ere, San Telmo Museoan ikusgai dagoen moduluak oraindik ere funtzionatzen du.