Larraitz Lucas (Argazkia: Estitxu Zabala)
Larraitz Lucas egiatarra, Realeko jokalaria izan da taldea sortu zenetik, eta bertako kapitaina. Azken urteotan futbola uztekotan zebilela aipatu zuen behin baino gehiagotan, eta aurten, behingoz agurtzea erabaki du. Facebook-eko
Fans de Larraitz Lucas orrian eman du berria: “Futbolean 16 urte eman ostean, uzteko garaia heldu da. Orain, kirol zoragarri hori kanpotik jarraituko dut. Eskerrik asko guztiei”. Dagoeneko hainbat zalek utzi dizkiote iruzkinak, eskerrak emanez. IRUTXULOKO HITZAko kolaboratzailea ere izan da hainbat urtez, taldearen partiden berri emanez. Datorren denboraldian jokatzeari utziko dion arren, oraindik lan bat du egiteko, izan ere, Euskal Herriko selekzioarekin jokatuko du Anoetan, Eslovakiaren aurka, ekainaren 23an.