Parte Zaharreko txapelketetarako izen ematea zabalik dago
Herria Elkarteak esku pilota, pala, futbol eta mus txapelketak antolatu ditu aurten ere
Antxon Tolosaren oroimenez, Parte Zaharreko Herria Elkarteak urtero hainbat txapelketa antolatzen ditu; futbol, esku pilota eta pala txapelketak hain zuzen ere, baita mus lehiaketa ere. Aurten, ekainaren 25etik uztailaren 8ra izango dira lehiak, eta guztietan parte hartzeko izen ematea zabalik dago jada, ekainaren 21era arte, elkartean bertan. Partida guztiak Trinitate plazan izango dira, elkartean jokatuko duten mus txapelketa izan ezik.
Haurrak doan
Futbol txapelketak bi izango dira, bata haurrena, eta bestea, helduena. Haurren txapelketan zortzi eta hamar urte arteko haurrek parte har dezakete, eta doako izen ematea izango dute. Helduen talde bakoitzak, berriz, 30 euro ordaindu beharko ditu.
Frontoiko partidak, palakoak eta esku pilotakoak, bikoteka jokatuko dituzte. Izen emateak 4 euro balio du, eta partaideak ez federatuak izan beharko dira.
Azkenik, Mus txapelketan parte hartzeko, 10 euro ordaindu beharko dira.
Final guztiak uztailaren 8an jokatuko dituzte. Esku pilota, pala eta haurren futbol txapelketen finalak goizez izango dira. Helduen futbola eta mus finalak, berriz, arratsaldez.
Informazio gehiagorako herriakultur@euskalnet.net posta elektronikora idatz daiteke, edo 943-42 92 38 telefonora dei daiteke.