Ezkerrean, Ion Sagarzazu aktorea.
Donostiako Teatro Estudio antzerki taldeak
El chico de la ultima fila antzezlana taularatuko du ostiral eta larunbatean Antzoki Zaharrean. Ion Sagarzazu aktore donostiarra da protagonista, eta bera sartuko da azken lerroko ikaslearen larruan. Institutu bateko irakasle eta ikasle baten arteko harremana islatu dute obran. Emanaldiak 20:00etan hasiko dira. Sarrerak 18 eta 15 eurotan daude salgai.