Corizonas eta Iñaki Etxepare Country Rock Trioren emanaldia, bertan behera
Bihar Corizonasek eta Iñaki Etxepare Country Rock Triok Victoria Eugenia Antzokian eskaini behar zuten kontzertua bertan behera geratu da arazo logistikoengatik. Sarreren dirua sarrerak erosteko erabilitako kanal beraren bitartez itzuliko da. Kutxaren bidez erosi zituztenei, automatikoki itzuliko zaie dirua sarrerak erosteko erabilitako txartelera. Leihatilan erositako sarreren dirua, aldiz, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan bertan (11:30-13:30 y 17:00-20:00) itzuliko da.