Galernak hondartza eguna zapuztu du. Irudian, jendea Zurriola hondartzatik irteten. (Argazkia: Xabier Etxabe)
Eguna dotore esnatu da. Hondartzarako egun aproposa zirudien baina enbatak giroa aldrebestu du. Tarteka eguzkia nagusitzen bada ere, haizeak gogor jotzen du. Izan ere, itsasaldeko arriskuari dagokion abisu horia ezarri dute. Haize ufada gogorrek hainbat bizikleta eta moto lurrera bota dituzte. Zuhaitz adar batzuk ere lurrera bota ditu.
Zuhaitz adar bat, lurrean, Jose Maria Salaberria kalean. (Argazkia: Nerea Lizarralde)