Eslovakiako jokalariak gaur iritsiko dira
18:00ak aldera Loiuko aireportura helduko dira
Eslovakiako selekzioari gaur egingo diote harrera. Arratsaldean, 18:00ak aldera helduko dira Loiuko aireportura. Ondoren, Astigarragako Petritegi sagardotegira eramango dituzte, sagardoa dastatu eta museoa bisita dezaten. Euskal Herriko selekzioaren aurkako partida larunbatean izango da, Anoetan.