Gazte bat atxilotu dute ostatu batean harrerako langilea labanaz mehatxatzeagatik
Donostian gazte bat atxilotu du Ertzaintzak ostatu batean harrerako langilea labanaz mehatxatzeagatik. Herrizaingo Sailaren arabera, 28 urteko gaztea ostatuko bezeroa zen, eta ez zuen zorra ordaindu nahi.
Harrerako langilearen arabera, bezeroak lau egun eman zituen ostatuan. Bere pasaportea utzi zuen egonaldia ordaintzeko garantia gisa. Asteazkenean, ordea, bere logela utzi eta ordaindu gabe joan zen ostatutik. Gaur goizaldean ostatura itzuli da bere pasaportea eskatzera.
Harrerako langileak ez dio pasaportea eman, lehendabizi zorra ordaintzeko eskatu baitio. Gazteak orduan labana atera eta mehatxatu egin duela esan du langileak. Ertzaintzari deitu dio langileak eta gazteak alde egin du ostatutik. Ertzaintzak gaztea atzeman du eta atxilotu egin du.