Mediaprok 8'5 milioi eman beharko dizkio Realari
Klubak martxoan adierazi zuen joan den denboralditik Mediaprok ez ziola kontratuan hitzartutako diru kopurua ordaintzen. Hitzartutako diru kopuru hori ez ordaintzea Mediaproren “arau hauste larria eta errepikatua” zela salatu zuten. Realak auzia jarri zion Mediaprori, zor diona itzultzeko. Orain epaitegiek ebatzi dute Mediaprok 8’5 milioi euro eman beharko dizkiola Realari, indarrean zuten telebista kontratuagatik.