Bizikleta konpontzen irakatsiko dute ostiralean, Loiolako Erriberan
Loiolako Erriberako auzo elkarteak antolatutako ekimena da.
Bizikleta konpontzea kosta egiten zaizu? Hala bada, ostiralean zure zalantza guztiak argitzeko aukera izango duzu Loiolako Erriberan. Auzo elkarteak abian duen Zure bizilaguna ezagutu proiektuaren barruan, bizikleta konpontzen ikasteko lantegia egingo dute. Parte hartzen dutenek euren bizikleta, aldatzeko kamara bat eta tresnak (allen giltzak, giltza ingelesa…) eraman behar dituzte. Ekimena Giuseppe Verdi plazan egingo dute, 17:30ean hasi eta 20:00ak arte.