Jamaican Legends taldearen kontzertua, bertan behera
Al Di Meolak eta Gonzalo Rubalcabak joko dute haien ordez
Jamaican Legends taldeak ez du Jazzaldian joko. Uztailaren 21ean Trinitate plazan jotzekoa zen. Monty Alexander pianista jamaikarrak, ordea, ezin du bidaiatu, medikuak hala aginduta; eta beraz, ezingo du Donostiara etorri. Jazzaldiak jaso duen osasun txostenaren arabera, Alexanderri ebakuntza egin berrio diote sabelean eta ezin izango du bidaiarik egin datozen hiru hilabeteetan.
Al Di Meolak eta Gonzalo Rubalcabak ordezkatuko dute Jamaican Legends. AEBetako jazz gitarra jotzaile eta Kubako piano jotzailea igoko dira Trinitate plazako agertokira.