Igeldo girotu dute txistulariek
Suziri eta txistularien doinuekin hasi da San Pedro eguna Igeldon, goizean goiz. Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak goizean egin du diana Igeldoko kaskoko kaleetan. Atsedena hartu dute, ordea, sainduaren omenezko meza nagusiak iraun duen artean.
Hamaiketakoa egiteko garaia iritsi denean, etxetik ekarritako kafea hartu behar izan dute. Inazio Ansorena zuzendariak txantxetan azaldu duenez, “txistularien hamaiketakoan ez dute pentsatu, eta tabernak itxita daude kaskoan”.