Koldobika Jauregi, Ekain Arte Lanak galerian (Argazkia; Estitxu Zabala)
Parte Zaharreko Ekain Arte Lanak galeriak badu bisitari berria, Koldobika Jauregi (Alkiza, 1959).
Kanpai ixila izenburupean, altzairuzko 26 koadro txiki erakusgai jarri ditu artistak, beste sorkuntza solte batzuekin batera. Mota askotako sinboloak marraztu ditu Jauregik altzairuaren gainean, eta heriotza edota Gernikako bonbardaketaren urteurrena islatu ditu. Erakusketa atzo zabaldu zuten, eta abuztuaren 25a arte egongo da zabalik, asteartetik larunbatera.