Iñaki Egañak 'Donostia 1813' liburua aurkeztuko du bihar
Ostegunean Parte Zaharrean barrena ibilbide bat egingo du Donostia erre eta suntsitu zuteneko bigarren mendeurrena gogora ekarriko dute 2013an. Iñaki Egaña historialari donostiarrak gertaera latz hari buruzko dokumentazioa eman du argitara bere azken liburuan. Tragedia hura nork, nola eta zergatik egin zuen azaldu du Donostia 1813 liburuan. Bere lan berriaren aurkezpena bihar eguerdian egingo du, hedabideen aurrean. Ostegunean, berriz, ibilbide bat egingo du Parte Zaharrean barrena. Gipuzkoa plazako liburu azokan hasiko da ibilbidea, 19:00etan.