Julen Olaizolak 20 urtetik beherakoen Eurobasketa jokatuko du
Julen Olaizola donostiarrak 20 urtetik beherakoen Eurobasketean parte hartuko du. Espainiako selekzioarekin jokatuko du, Luis Guil hautatzaileak hala erabakita. Eslovenian jokatuko dute, gaurtik aurrera. Lehenago ere, kadete eta junior mailetan urrezko dominak lortu zituen Olaizolak.