Azpeitiako Corrugadoseko langileek protesta egin dute hirugarren egunez, Erdialdean
Azpeitiako Corrugados lantegiko langileak greba mugagabean daude ekainaren 15etik. Aste honetan euren protesta Askatasunaren hiribidean dagoen BBVA banketxearen egoitza aurrera ekarri dute. Izan ere, banketxea lantegiaren jabe den Grupo Gallardoren zordun nagusia baita. Hiru egunez, egoitza aurrean kanpatu ondoren, Bilbora eramango dituzte beraien aldarrikapenak. Hala ere, eguerdian, protesta zaratatsua egin dute Erdialdean.
Otsailean, enpresak lantegiko 100 langile kaleratu zituen, eta orain, beste 60 botatzeaz gain, soldatak murriztu eta lanaldia luzatu nahi diete.