Jai Alivek frontoi mugikorra jarriko du Alderdi Ederren
Hamabi metro zabal eta zazpi metro garai da udaletxearen parean jarriko duten pareta. Hori guztia, ordea, hamar minututan ezarri eta desegin daiteke, sistema hidrauliko baten bidez, kamioien gainean muntatzen delako.
Zesta puntaren nondik norakoak emango dituzten begiraleak eta puntista profesionalak ere izango dira frontoiaren inguruan, larunbat eta igandean. Bigarren egunean gainera, egunotan Munduko Batzarraren Txapelketa jokatzen ari diren kirolariek erakustaldia egingo dute.
Era berean, Jai Alivek gogora ekarri nahi izan du aipatu txapelketaren finala datorren asteartearen jokatuko dutela, Karmelo Balda pilotalekuan, 17:00etan.