Easo plazatik mundu osora
Jaietako antolatzaileek 50 dantza, musika eta gastronomia ekitaldi baino gehiago prestatu dituzte; hain zuzen ere, haurrek, gazteek eta helduek gozatzeko.
Amarako Jai Batzordeak jakitera eman duenez, festetako ekitaldiak munduko edozein puntutatik jarraitu ahal izango dira Amarakojaiak.blogspot.com gunearen eta @AmarakoJaiak Twitter kontuaren bidez. Irutxuloko Hitza ere festen hasieran izango da, eta Irutxulo.hitza.eus webgunearen bidez emango du festetako lehen pausoen berri, gaur.
Bestalde, jaietako gune nagusia Easo plaza izango bada ere, antolatzaileek ahalegin berezia egin dute programako ekitaldiak auzoan barrena barreiatzen.