Eusko Jaurlaritzak Parte Zaharra eta Kaia monumentu izendatzeko duen plana salatu du udalak
Izendatzeak ekarriko lituzkeen ondorio ekonomikoak aintzat ez hartzea leporatu dio
Eusko Jaurlaritzak Parte Zaharra eta Kaia Monumentu Multzoa izendatzeko duen plana Donostiako Udalaren irizpideak kontuan hartu ez izana salatu du Ricardo Burutaran Hirigintza zinegotziak. Bilduko kidearen aburuz, Jaurlaritzak hartu beharreko neurriak auzoa “200 urte atzera” eramango luke.
Hirigintza zinegotziak esan duenez, izendapenak Parte Zaharreko eta Kaiko eraikinen berritzea oztopatuko luke; aipatutako adibideen artean, besteak beste, Trinitate plazaren estaltzea ezeztatuko luke neurri berriak.