Kanoiek, fusilariek eta danborrek hiria hartu dute Irutxuloko Hitza Parte Zaharra 2012/08/31 Donostiarrek bere historiako gau ilunena gogora ekarri dute. Hamazazpi konpainiatako danborrariak, gastadoreak, fusilariak eta abanderatuak Parte Zaharrean zehar ibili dira. 1813ko abuztuaren 31ko gertaera latz haiek irudikatu dituzte.