Urgulleko herri lasterketako irabazleak (Argazkia: Gabriel Vieiro).
Bi herri lasterketa egin dituzte larunbatean; Lurdes Oiartzabal eta Naiara Casi lehen emakumeak izan dira.
Kontxako Bandera ez da izan asteburuan Donostian jokatutako kirol lehia bakarra. Larunbatean, esaterako, bi herri lasterketa egin zituzten; bata Urgullen eta bestea, Jolastokietan.
Urgullen gora jokatu ohi duten Gazteluko XII. Krosean, Ibai Alba hernaniarra izan zen azkarrena, 14 minutu eta 38 segundoko denborarekin. Irabazleak erakustaldia egin zuen, bigarren sailkatua, Ion Arzubialde donostiarra, minutu batera iritsi baitzen helmugara. Igor Fuentes pasaitarrak osatu zuen podiuma. Emakumeen artean, Lurdes Oiartzabal lezotarra izan zen azkarrena, 18 minutu eta 43 segundorekin. Hogeita hemeretzi korrikalarik hartu zuten parte.
Jolastokietan jaiak ospatu zituzten asteburuan, eta horrekin batera Jolastokietako XXVII. Krosa jokatu zuten. Hogeita hamaika korrikalari iritsi ziren helmugara; azkarrena, Altsasuko Jabi Moreno izan zen, 14 minutu eta 23 segundoko denborarekin. Victor Madejon irundarra izan zen bigarren, sei segundora bakarrik; eta Errenteria-Oreretako Iñigo Sardon hirugarren, hogei segundora. Imanol Gonzalez amaratarra izan zen lehen donostiarra, 15 minutu eta 36 segundoko denborarekin. Seigarren postuan amaitu zuen, Mikel Varona altzatarraren aurretik.
Lehen emakumea Larratxoko Naiara Casi izan zen, 17 minutu eta 40 segundoko denborarekin.
Jolastokietako herri lasterketako irabazleak (Argazkia: Gabriel Vieiro).