Gaur hasiko dira jaiak Intxaurrondon eta etzi Loiolako Erriberan
Haur eta helduentzat festarako aukera zabala izango da; osteguneko txupinazoa 20:00etan izango da
Gaur bertan hasiko dira jaiak Intxaurrondon, 20:00etako txupinazoarekin. Ostiralean, 18:00etan, umeek haur jolasak eta buruhandiez gain, magia ikuskizunak ere izango dituzte eta, 21:00etan, herri afaria dastatzeko aukera.
Larunbatean, bertso-saioa izango da eguerdiko 12:30ean, eta gauean, Gabezin taldeak dantzaldia egingo du, 21:00etan
Igandean, Irrien Lagunak 11:30ean eta Ruper Ordorikaren kontzertua 18:00ean izango dira hitzordu nagusiak.
Sardina jatea
Ostiralean hasiko dira Loiolako Erriberan, 19:00etan.
Larunbatean egun osoko programa betea izango da haur eta helduentzat –sardina jatea tartean, 20:30ean–, eta igandean goizetik hasita, ez da festa faltako.