Doako txartel gehiago Herrera eta Intxaurrondon
Honako hau ikusita, doako txartelen banaketa asteburu guztian zehar banatzea erabaki dute eta horrekin batera, larunbatean eta igandean, Herrera-Donostia/Amara zatian trenen maiztasuna bikoizten duen zerbitzu berezia eskaintzea ere erabaki da. Eguneko ordu gehienetan, trenek 15 minutuz behin zirkulatuko dute bi noranzkoetan, ohikoa den ordu erdiko maiztasunaz zirkulatu beharrean.
Gaur ostirala, eguerdiko 12:00etan 2.000 pertsona zenbatu dituela adierazi du Metrodonostialdea.