Joxe Aierbe loiolatarra
Joxe Aierbe loiolatarra joan den ostiralean hil zen, 78 urte zituela. Bertsozale sutsua zen, bere aita Bartolorengandik jaso baitzuen zaletasun hori. Maiz bertso jartzaile lanetan aritu zen, eta berak sortutako bertso paperekin liburu bat ere argitaratu zuen, 1997an,
Alako batean izenburupean. Aurrerago, 2004ean,
Agindua zor liburua ere kaleratu zuen; bertan, hainbat urteetan idatzitako bertsoak, ipuinak, kronikak eta iritziak bildu zituen. Ubegi baserrian jaioa zen Aierbe eta arotza zen lanbidez, elizkoia eta euskaltzalea. Arantzazuko Ama ikastolaren sorreran ere lanean aritu zen, Martutene eta Loiola inguruan lehen ikastola sortzeko. Aierberen inguruko erreportajea argitaratuko du IRUTXULOKO HITZAk biharko egunkarian.