Marrutxipin pilatutako obra hondakinak garbitzeko eskatu du EAJk
Futbol zelaia izan zena, zabor eta eraikuntzako hondakinez beteta dagoela salatu du Martin Ibabek
Azken hilabeteetan Marrutxipiko zelaian, zarama, eraikuntzako hondakinak eta mota guztietako zaborra pilatzen joan dela azaldu zuen atzo Martin Ibabe EAJko zinegotziak.
16.000 metro koadro dituen gunea, kontrolik gabeko zabortegi bilakatu dela saltu du zinegotziak. Gainera arduratuta azaldu zen zabor kopuruaren igoerarekin; «badirudi bertan obra hondakinak eta abar inongo arazorik gabe bota daitezkeen zurrumurrua zabaldu dela» esan zuen.
Honen aurrean udal gobernuak ezer ere egin ez duela esan zuen eta honen aurrean zer egiten duen azaldu dezan eskatu zuen. Horregatik udal gobernuari arazoari aurre egiteko neurriak hartu ditzan eskatu zuen. Bi neurri zehatz eskatu zituen, batetik, hondakinak jasoz lekua garbitzea, eta bestetik, han hondakinak botatzen dituztenak identifikatu eta legea bete araztea. Beraien esanetan, zaborretako asko argi ikusten baitira zein sektoreetakoak diren.
Bilduren erantzuna
Atzo bertan eman zuen erantzuna udal gobernuak prentsa ohar baten bitartez.
Marrutxipiko zelaiko arazoaren aurrean, neurriak hartu dituela adierazi zuen Nora Galparsoro zinegotziak. ADIFi zelaian botatako hondakinak jasotzeko eskaria egin ziola esan zuen. Udaleko Obra eta Jarduera departamenduak egindako ikerketaren arabera, zelaian aurkitutako hondakin ezberdinen artean, tren azpiegiturak berritzeko erabiltzen diren porlanezko bloke eta trenbide-trabesa arrastoak daude. Urriaren 5 ean egin zitzaion ADIFi eskaera eta 15 eguneko epea eman zitzaion, jaso ezean, neurriak hartuko dituztelarik.
Bestalde, herritarrek zoru horretan zaborrak eta hondakinak bota ditzaten saihesteko, zelaia hesitu egin dela jakinarazi zuen Galparsorok; «irailaren 6an eman genuen lur sail hori ixteko agindua eta bi metro luzeko hesiaz inguratu da», esan zuen. Bestalde, aurki, lur eremu horretan ur biltegi bat egingo dela aurreratu du zinegotziak.