Tarteka euria egin duen arren, giro ederrean ospatu dute Pilar Eguna Martutenen
Euria ez da oztopo izan Martutenen, eta giro ederrean ospatzen ari dira Pilar Eguna. Sagardoa, baserriko produktuak, herri kirolak… goizaz gozatzeko ez da ezer falta, eta aurten ere ikastolako jolastokia jendez betea dago.