Loiolan auto zirkulazio arazoak daude bozkatzera joateko
Loiolan bozkatzeko zailtasunak daude. Arrazoia, auto zirkulazio izugarria da. Auto ilara luzeak sortzen ari dira etengabe Loiolan, aparkatzeko arazoak baitaude. Hala, herritar askok bigarren ilaran utzi behar izan dute autoa, kultur etxera bozkatzera joateko. Gainera, Erriberako biribilgune handitik ezin da La Salle aldera joan. Izan ere, euri zaparraden ondorioz, putzu handia sortu da autobus geltokiaren inguruan, eta udaltzainek bidea itxi dute.