Ramon Gomez: "Bilduk benetan pasatzen denaren hausnarketa egin behar du"
Orokorrean baloratu behar ezkero, emaitzak ez direla nahi zituztenak esan du Ramon Gomez zinegotziak. Baina Donostia mailan jarrita, 2009an baina 1000 boto gehiago atera dituztela esan du, eta hortik egiten dutela balorazioa, nahiz konsziente diren, Gipuzkoa eta erkidego mailan emaitzak ez direla hain onak. Hala ere, gogoratu nahi izan du Legebiltzarreko eta udaleko hauteskundeek ez dutela zer ikusirik haien artean eta ezin direla irakurketak edozein modutan egin.
Hausnarketak, hala ere, Donostiako Udalera iritsi behar lukeela uste du, hala nola, Donostian zer pasatzen den pentsatu behar dela uste du, eta zehazki Bilduk; «Bilduk benetan pasatzen denaren hausnarketa egin behar du», esan du.
Bere aldetik, PPk aurrera jarraituko du Juan Karlos Izagirreren aurkako zentsura mozioarekin. Aurkeztuko zuela adierazi zuen momentuan EAJk ez zuela babestuko adierazi du, eta PSE-EEren babesarekin ez luke nahikoa izango alkatea kentzeko. Honen aurrean, deia egin zien Gomezek, bai EAJ zein PSE-EEri, Bildu gehiago ez laguntzeko eta mozioa babesteko eskatuz; «gobernu hau aldatu beharra dago, eta guk aurrera jarraituko dugu zentsura mozioarekin», esan du.