Etzi, leosiñetako krosa
Etzi, osteguna, azaroaren 1a izango da, eta Domu Santu Egunarekin urtero egin ohi duten moduan, Leosiñetako VII. Krosa egongo da jokoan. Larratxon izango da lehia, 11:00etan, eta lehenengo hiru gizonezkoak eta emakumezkoak sarituko dituzte. Jarritako ibilbideari bost itzuli eman beharko dizkiote emakumeek; gizonezkoek, berriz, sei. Izen ematea zabalik dago eta telefono honetara deitu behar da: 650. 760. 500. Lasterketaren egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, 10:30ak arte.