I. Altzatarock Euskaraz musika jaialdirako sarrerak salgai daude
Willis Drummond, Leihotikan eta Muturbeltz zuzenean ariko dira Larratxo kultur etxean, azaroaren 11n
Bizarrain Euskara Elkarteak Altzatarock Euskaraz musika jaialdia antolatu du lehen aldiz. Azaroaren 10ean izango da, 21:00etan, Larratxo kultur etxean. Willis Drummond, Leihotikan eta Muturbeltz euskal rock taldeak ariko dira zuzenean bertan.
Sarrerak hainbat tabernatan
Dagoeneko 300 sarrera salgai daude, 7 euroren truke, Casares kultur etxean eta Altzako Zumardi, Ipotx eta Nido tabernetan; baita Dokan, Egiako Koskon eta Parte Zaharreko Belean. Egunean, bertan ere, oraindik geratzen badira, sarrerak salgai izango dira, baina garestiago, 10 eurotan.