Euskal selekzioak abenduaren 29an jokatuko du Anoetan
Bolibia edo Panamaren aurka egingo du; gizonen euskal selekzioak 2004. urtean jokatu zuen Donostian azken aldiz
Emakumezkoen euskal futbol selekzioak lehen partida jokatu zuen joan den ekainean, Anoetan. Hurrengo abenduaren 29an gizonen txanda izango da. Zortzi urte eta gero, 2004. urtean jokatu zuen azken aldiz Donostian, Anoetara itzuliko dira.
Oraindik zehazteke dago Bolibia edo Panama izango den aurkaria. Euskal Selekzioak jantziko duen elastikoa gaur aurkeztu dute. Kukuxumusuk eta Astorek egin dute, eta lauburua darama aurrealde nahiz atzealdean. Ohiko koloreak ditu; kamiseta berdea, galtza zuriak eta galtzerdi gorriak. Mikel Gonzalez eta Xabi Prieto Realeko jokalariak aritu dira modelo lanak egiten.