Bera Beraren babeslea izango da Eusko Jaurlaritza. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Bera Bera Eskubaloiak eta Eusko Jaurlaritzak akordio bat itxi berri dute. Guztiaren berri zehatzagoa emateko, prentsaurrekoa eman dute gaur goizean, Jaurlaritzak Andia kalean duen egoitzan. Bertan azaldutakoaren arabera, aurrerantzean ‘Basque Country’ eramango du idatzita Bera Berak bere elastikoan, eta atzealdean ikurrina txiki bat. Aldi berean, laguntza ekonomikoa eskainiko dio Jaurlaritzak klubari, Europan lehiatzeak emango dizkion gastuei aurre egin ahal izateko. “Oso berri ona da, eta ekonomikoki oreka mantentzen lagunduko digu. Gugan konfiantza izateagatik eskerrak eman nahi dizkiot Jaurlaritzari”, aipatu du agerraldian Bera Berako Tati Garmendiak. Azken batean, helburuak betetzea eta Errekopan asteburu honetan hasiko duten bidea ona izatea espero dute; hala, Basque Country izena soinean ahalik eta denbora gehienean eramateko.