Goizeko elkarretaratzea. (Argazkia: Kattalin Miner)
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Gipuzkoan AHTaren onuren inguruko jardunaldiak izango dira gaur eta bihar Kursaalen.
Hainbat pertsona mobilizatu dira Kursaal aurrean “Informazioa ala propaganda? AHT Gelditu” lelopean, protesta egiteko. Elkarretaratzea, Kursaalen aurrean egin dute AHT Gelditu plataformak deituta. Hainbat ohiu entzun dira AHTea gelditzeko eskatzen zutenak, eta baita hura eraikitzea ahalbidetzen dutenen aurka ere.
Jaurlaritzak AHTak Gipuzkoan izango dituen onura, aukera eta garapen ekonomikoari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Donostian. Mila Elortza plataformako kideak jardunaldien inguruan argi utzi du krisi garaian horrelako priektu batekin jarraitzea “burla” bat dela hiritarrentzat eta ez dagoela inongo beharrik aurrera jarraitzeko; “gainera, propaganda kanpaina besterik ez da”, gaineratu du.
Bihar, azaroak 7, Mugitu! AHTren aurkako desobedientzia mugimenduak, 11tan parodia bat egingo du Kursaal aurrean.