Euskararen Nazioarteko Egunerako egitasmoak aurkeztu dituzte
Inoiz baino auzo eta herri gehiagok hartu dute parte aurtengo egitaraua osatzen
Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna gerturatzen ari da, eta jada astebururako antolatu dituzten ekimenak azaldu dituzte auzo elkarte zein udal ordezkariek.
Aurten gainera, inoiz baino auzo gehiagok hartu dute parte egitaraua osatzen; 100 ekintza baino gehiago antolatu dituzte. “Oso pozgarria da, Donostia osoak egingo baitu bat euskararen alde”, azaldu du Euskara ordezkari Nerea Txapartegik.
‘Euskaraz bizi nahi dut‘
Egitasmo gehienak asteburuan egingo dira, besteak beste, larunbatean Bulebarrean egingo den azoka aipatu dute. Juan Karlos Izagirre alkateak bestalde, larunbatean 17:00etan Euskaraz bizi nahi dut lelopean Kontseiluak deitu duen manifestazioan parte hartzera deitu du.
Azkenik, abenduaren 3an bertan ekintza gehienak San Telmo Museoan egingo direla azaldu du Txapartegik. Badu Bada erakusketan bertan mintzodromoak egingo dira goizetik eta sarrera doainik izango da egun osoan.