Miguel Gutierrez gasteiztarrak irabazi du Mikel Essery Bidaia Kontakizun Lehiaketa
Txapeldunaren kontakizuna beste 17 kronikekin batera argitaratu dute ‘Mampo Poa 4’ liburuan
Bost urte igaro dira Mikel Essery beste bederatzi lagunekin batera Yemengo atentatu batean hil zutenetik. Zarauztarra zen Essery, baina Egian bizi zen eta Intxaurrondo Hegoa Ikastetxeko ikasketa burua zen. Bere omenez, Mikel Essery Bidaia Kontakizun Lehiaketa antolatzen hasi ziren duela lau urte. Aurten, 53 bidaia kronika jaso dituzte, horietako 37 gazteleraz, 4 euskaraz, 4 ingelesez eta 8 katalanez. Miguel Gutierrez gasteiztarrak irabazi du lehia, Viaje a los ojos de Wanda lanarekin. Lan irabazlearekin batera, aurkeztutako lanetatik beste 17 hautatu ditu epai-mahaiak, eta Mambo Poa 4 liburua argitaratu dute. Gutierrez kazetaria eta idazlea da, baita bidaiaria ere, eta hainbat liburu argitaratuak ditu. Gutierrez oso pozik dago lehiaketa irabazteagatik, eta oso lehiaketa polita iruditzen zaiola dio.
Datorren urteko lehiaketako oinarriak jarriak daude, eta kontakizunak 2013ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 1era bidali beharko dira. Informazio gehiagorako: www.mikelmunduan.net.