Lagun Aro GBCk Bartzelonaren aurka jokatuko du igandean (Argazkia:gipuzkoabasket.com)
Lagun Aro GBCk ez du lan erraza izango igandean, Bartzelona handiaren Palau bisitatuko baitu 12:00etan izango duen ACB Ligako partidan. Errege Egunean zaleek ez dute etxetik atera beharko partida ikusteko, ETB1ek lehia zuzenean eskainiko baitu. Kataluniako taldeak partida bat baino gehiago galdu du aurten etxean, eta zazpigarren postuan dago, jokatutako 15 partidetatik 8 irabazita eta 7 zazpi galduta. Hala, garaipenen beharra du Bartzelonak Kopa jokatzeko postua ziurtatua izateko. Datorren astean, berriz, Valentzia jasoko du Lagun Arok, eta horrekin bukaera emango dio lehen itzuliari.