Metal gaua, Kortxoenean
Jormungan, Noxbleed, Alerta eta Gaueko Itzalak taldeak izango dira zuzenean
Bihar hilak 5, larunbata, metal doinuek hartuko dute Kortxoenea gaztetxea. Lau talde igoko dira agertokira: Jormungan, Noxbleed, Alerta eta Gaueko Itzalak. Metal gaua 19:45ean hasiko da. Sarrerak 5 eurotan eskuratu ahal izango dira. Festak Parte Zaharreko Txiki tabernan jarraituko du, gauerdian.